Argazkia: Arrasateko EAJ-PNV
Jeltzaleek, Udal Gobernuari “udalerrian oraindik kontserbatzen diren ate historikoen zaharberritze lanak lehenbailehen martxan jartzeko” eskatu diote. Udal Gobernutik erantzun dute, 2025eko aurrekontuetan “lanak aurreikusita daudela”.
“Iraganean, gure legegintzaldietan, EAJ-PNVren alkatetzapean, erakutsi dugu gure ondarea kontserbatzea dela gure lehentasun nagusietako bat. Arrasate Zientzia Elkartearekin izandako lankidetza estuari esker, Arbolapetako atea zaharberritzea lortu zen, elkarrekin lan egiten dugunean lor dezakegunaren adibide garbia. Hala ere, oraindik zaharberritu gabe dauden bi ate egiteke daude “, adierazi du Ander Garay EAJ-PNVren Arrasateko bozeramaileak.
Gainera, zaharberritu ondoren, monumentu horiek behar bezala mantentzearen garrantzia azpimarratu dute jeltzaleek: “Gaur egun, sastrakaz, zuhaitz txikiz eta behar bezala kudeatu ez diren landaretzaz inguratuta daude hiru ateak, eta horrek arriskuan jartzen du epe luzerako haien kontserbazioa. Zaharberritzea lanaren zati bat baino ez da. Ezinbestekoa da mantentze-plan egoki bat egitea, ate horiek gure nortasunaren parte izaten jarrai dezaten modu iraunkorrean “, adierazi du bozeramaileak.
EAJ-k zaharberritze lan hauek berehala hasi daitezen eskatu du: “2025erako aurrekontuetan beste bi ateak zaharberritzeko partidak bideratzen diren arren, prozesu horietan aurrera ez egitea kezkagarria da. EAJ-PNVk azpimarratu du zaharberritze-lan horiek martxan jartzeko unea dela, elementu horien kalitate historikoa zaintzeko beharrezkoak diren baliabideekin egingo direla bermatuz.
EAJk ateen konpontze lan adostu bat gura du
Azkenik, Arrasateko historiaren ikur horien “zaharberritzea eta mantentze egokia egin ahal izateko konponbide adostu bat aurkitzeko” deia luzatu dio EAJk Udal Gobernuari.
“Uste dugu elkarrekin lan egiteko unea dela, interes alderdikoietatik haratago, gure ondarea babesteko eta arrasatearren bizi- kalitatea hobetzeko. Prest gaude behar den guztian laguntzeko, ate horiek ahalik eta hobekien zaharberritu eta mantendu daitezen “, azpimarratu du Ander Garay-k.
Udalak, lanak aurten egitea aurreikusten du
Udal Gobernuak lasaitasun mezu batekin erantzun du: “2025 aurrekontuetan aurreikusita dugu Portaloi eta Kontzeziñoko ateak konpontzea. Aurten konponduko dira. Hain zuzen, horretarako 50.000 euroko partida dauka 2025eko udal aurrekontuan”.
“2022an proposatu genuen Portaloiko arkua berritzea eta 2023ko udal aurrekontuan hori txertatzea. EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten orduko hartan. Autokritika egitea eskatzen diogu EAJri”, gaineratu dute EH Bildutik.





Gero eta gutxiago ulertzen dut . EAJk bere garaian kontra bozkatu zuen eta orain , bapatean , aurreikusita dagoenean domina jarri nahi du?
Bidebatez , ate birakarien itxiera eskatu zezaken (Iberdrola , Petronor , Euskaltel , klinika pribatuak…)