EAJk Gorostiza auzoan igogailu-sistema proiektua gauzatzea eskatu du

2
1335

Arrasateko Euzko Alderdi Jeltzaleak Gorostiza auzoan igogailu-sistema bat ezartzeko proiektua gauzatzea eskatu du; bizilagunen irisgarritasuna eta bizi kalitatea hobetzeko. Udal Gobernuaren ‘2023-2027 Gobernu Planean’ ez du barne hartzen Gorostizako irisgarritasunaren eta mugikortasun bertikalaren proiektua. “330 etxebizitza eta 800 bizilagun baino gehiago bizi diren auzoan, Udal Gobernuak ez du apustua egin irisgarritasun bertikalagatik eta azken auzo altua da irigarritasun bertikal gabe” nabarmendu du Ander Garayk.

Argazkia: EAJ-PNV.

Proposamen hau, 2018ko apirilean Arrasateko udalerriko Mugikortasun Iraunkorreko Plan Integrala aho batez onartu ondoren sortu zen. Plan horretan, irisgarritasun bertukaleko bost ekintza desberdin aurreikusten ziren, eta horietatik hiru dagoeneko gauzatu dira, eta laugarren bat EAJren gobernupean dago prozesuan: Igogailu sistema Makatzenan (2019an amaituta), Erguineko igogailu sistema (2021ean amaituta), Santa Teresako igogailuen sistema (2024 otsailean amaituko da) eta Igogailua altamiran (proiektua egina).

Ander Garay Arrasateko EAJko bozeramailearen esanetan, “ezinbestekoa da guretzat Gorostiza auzoaren irisgarritasunean aurrera egitea. Mugikortasunaren kontua ez ezik, bizilagunentzako berdintasun eta bizi-kalitatearen kontua ere bada. Proiektu hau ez da soilik Mugikortasun Iraunkorraren Plan Integralean zain dagoen promesa bakarra, baizik eta komunitatearentzat premiazkoa den behar bat. Gainera Trantsizio energetiko proiektu barruan lagunduko du, azken urteetan herriak 3 igogailu izatetik 12 izatera pasa da, jendeak igogailuak hautatzen dituelako”.

EAJk proposatutako proiektua

  • Proiektua 2024ko lehen sei hilabeteetan egiteko kontratazioa, enpresa arduradunari hiru aukera bideragarri eskatuz.
  • Auzotarrekin partaidetza-prozesu bat abian jartzea, 2025eko lehen hiru hilabeteetan aukerarik onena aukeratzeko.
  • 2025. urtean zehar bizilagunek aukeratutako aukeran oinarritutako behin betiko proiektua egitea.
  • 2026an zehar programatutako obrak gauzatzea.

“Plan honek, udal azpiegiturak eta arrasatearren bizi kalitatea etengabe hobetzeko EAJ-PNVren konpromisoa islatzeaz gain, herritarrei zuzenean eragiten dieten erabakietan herritarrek parte hartzearen garrantzia azpimarratzen du. EAJk Udal Gobernuari dei egiten dio proiektu honen aldeko apustua egin dezan. Elkarlanerako eskua eskatzen diegu, prozesu oso bat borobiltzeko”.

2 IRUZKIN

  1. Uste dut PNV alkatetzen egon zenean hau behintzat ia eginda egon behar zukeen, eta orain eskatzen dute argazkian agertzeko

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen