EAJ-PNVko Arrupe, Ceciaga eta Arrizabalagak zinegotzi kargua hartuko dute

0
1479

Goiko argazkiak: EAJ-PNV / Beheko bideoa: Udala.

Maria Ubarretxena (EAJ-PNV), Jon Apraiz (independentea) eta Asier Muxikak (independentea) euren zinegotzi karguei uko egin diete, eta erabakiok ontzat eman ditu Udalbatzarrak.

Karguak hartzekoak diren hiru arrasatearrak honakoak dira: Ibon Arrupe Aldecocea, Amaia Ceciaga Garmendia eta Xabier Arrizabalaga Arrizabalaga. Karguak datorren bilkuran hartzekoak dira.

Hirurak EAJ-PNVren hauteskunde-zerrendako bederatzigarren, hamargarren eta hamaikagarren postuan aurkeztu ziren, hurrenez hurrez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen