EAJ-PNVek Osasun-zerbitzuak “berrantolatzea” proposatu du

0
504

Alderdiko hautagaiek adierazi dute “guk gure iragana aldarrikatzen dugula”, eta Ospitalearen proiektaturiko handitzeaz iragarri dute “datozen lau hamarkadetarako puntako ekipemanduarekin prest izango” dela.

Argazkia: EAJ-PNV.

EAEko Hauteskude-kanpainaren baitan, EAJ-PNVek ekitaldia egin zuen herenegun Arrasaten.

Hartara, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Aitor Urrutia hautagaiak, besteak beste, osasun-zentroen ondoan aritu ziren.

Alderdiak adierazi zuenez, eta datorren Eusko Jaurlaritzan horretarako ahalmena izanez gero, osasun-zerbitzuak “berrantolatuko” lituzkeela.

Bere hitzetan, “gure helburua da ahalik eta zerbitzu publiko onena eskaintzea, herritarrak gero eta hobeto bizi daitezen”.

Maria Eugenia Arrizabalagak Ospitalearen ondoan azpimarratu zuenez, bere alderdiak “kudeatzaile onaren ospea” dauka.

“Guk gure iragana aldarrikatzen dugu, nahiz eta akatsak izan, Osakidetza martxan jarri eta garatzeko lan egin dugulako”.

Alderdiak kritikatu du “EH Bilduk azken urteotan, EAJ ordezkatu eta eraisteko”, “behin eta berriro botatzen dituenak gezurra direla”.

Eusko Jaurlaritzak osasun-sisteman egindako “inbertsio-mailak gora egin duela etengabe” aipatu du: “aurten ia 4.900 milioi eurora iritsi da, duela 4 urte baino 1.000 milioi gehiago”.

Bere esanetan, Arrasateko Ospitalean eta eskualdeko anbulatorioetan “ahalegin hori” ikus daiteke.

Ildo berean, Aitor Urrutia hautagaiak nabarmendu zuen “Debagoiena zerbitzu soziosanitarioetan erreferente” dela.

Bere hitzetan EAJ-PNV da “alderdi bakarra” osasungintza “eraikitzeko eta zerbitzuak modernitzateko bermea eman dezakeena”.

Bertako Ospitalearen handitzeari dagokionez, iragarri du “datozen lau hamarkadetarako puntako ekipemanduarekin prest izango” dela.

Proiektaturiko eraikinak “eguneko ospitale mediko-kirurgikoa, medikuntza fisikoko eta errehabilitazioko eremua, endoskopia-unitatea, larrialdi-zerbitzua eta erresonantzia magnetiko nuklearreko zerbitzua hartuko ditu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen