Alderdiaren hitzetan, EH Bilduk legealdi honetan Mankomunitatea “geldirik izan du”.
Beheko testua eta argazkia: Debagoieneko EAJ-PNV.
Debagoienako EAJk aurkezten den zazpi herrietarako eta baita eskualde osorako proposamenak ditu datorren legealdian Debagoienari “merezi eta behar duen” bultzada emateko. “Debagoiena eta eskualdeko herri guztiak aurrerabidean jartzeko garaia da eta horretarako ezinbestekoa da lidergoa eta EH Bilduk eraman gaituen paralisitik ateratzea”, azaldu dute jeltzaleek.
Hala, EAJk ongizate arloan, gizarte zerbitzuen mapa aurrera ateratzeko proposamena egin du. “2015-2019 legealdian Mankomunitatean, gobernuan geundenean, Debagoienako Gizarte Zerbitzuen mapa definitu genuen aurrera eramateko. Azken lau urteetan ez da ezer egin gai honen gainean, EH Bilduren gobernuarentzat ez da lehentasuna izan, eta kaxoi batean geratu da. Gure lehentasuna izango da egindako proiektua Mankomunitatetik eta herri guztiekin elkarlanean martxan jartzea, bailara guztirako zerbitzuak eskainiz”, aurreratu dute eskualdeko EAJko kideek.
Turismo alorrean ere hainbat ekimen bultzatuko dituzte. “Plan estrategiko bat egin da, baina ez da martxan jarri. Gure konpromisoa da plan estrategiko hori martxan jartzea, eta bailarako turismo jasangarria indartzea. Bailarak badauzka berezitasunak eta horiek kontuan izanda turismo eskaintza ezberdin bati bide emango diogu: mendietako ibilbide ezberdinak, Ignaziotar lurraldearen bultzada, herri ezberdinen ezagutza, turismo kooperatiboa, eta bereziki, Vasco-Navarroko bide berdea Arabarekin lotzea”, azaldu dute.
Proposamen honen gainean, 2015-2019 legealdian jeltzaleak lanean egon zinen aurrera ateratzeko, baina “zoritxarrez” azken lau urteetan hau ere kaxoi baten barruan sartuta geratu da. “Gure nahia Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Gatzaga-Marisa zatia egin eta bide berdea Araba eta Nafarroarekin lotzea da”, gaineratu dute.
Jeltzaleek mugikortasuna hobetzeko hainbat ekimen ere bideratuko dituzte. Hala, Debagoienako bidegorri sare guztia amaitzea eta herri guztiak bidegorri sare duin batekin lotuta geratzea da euren proposamena: “Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera eta elkarlanean, Mankomunitatetik sare hori osatuko dugu. Eginda dauden bideak hobetu eta falta diren zatiak osatu. Honez gain, guk proposatzen duguna da bidegorrian egon behar diren zerbitzuak, Komunika, adibidez, Mankomunitatetik kudeatzea”. Daudenak kudeatzeaz gain, beharko liratekeenak martxan jartzea ere bultzatuko dute.
Ekonomia alorrari dagokionez, enpresa berriak irekitzeko aholkularitza indartzea da jeltzaleen helburua. “Plan estrategiko bat egingo dugu beharrak identifikatzeko eta dauden indarguneak mantentzeko. Garapen agentziak lan izugarria egin du urte askotan enpresa berriak irekitzeko, baina uste dugu ordua dela plan berri bat errealitate bihurtzeko, eta Mankomunitateak gidatzeko”, nabarmendu dute.
Debagoienako EAJk proiektu sendoa duela adierazi du, bai bailararako eta baita herri guztietarako ere. “Azken lau urteetan EH Bilduren eskuetan egon den Mankomunitatea guztiz geldirik egon da. Ez dute ezer martxan jarri. Uste dugu Mankomunitatea Debagoienako herriei eta herritar guztiei zerbitzua emateko dela, eta ez bakarrik zaborrak kudeatzeko. Paralisi batean murgilduta dago Mankomunitatea, ez dute ez gizarte zerbitzuen mapa aurrera ateratzeko ahaleginik egin ere, ez eta Vasco-Navarro ibilbidea amaitzeko ere. Egin duten gauza bakarra zaborrak kudeatzea izan da. Gainera, langileen arteko lan gatazkak kudeatzeko gai ere ez dira izan”, gaineratu dute.
Hori guztia kontuan izanik, EAJk beste kudeaketa eredu batekin lan egiteko konpromiso sendoa agertu du, Mankomunitatea aurrerabidean jarri eta behar diren proiektuak bultzatzeko.
Goazen zerrendatzera EAJren “kudeaketa bikaina:
-Erguinen erreferendum bat egin ostean nahieran aplikatu zen emaitza
-Rotonda zapalgarria 137.000€ eta gehiago ordaindu zen. Estatuko TV guztietan azaldu ginen, lotsagarria.
-Ostalariak pandemian kalera atera behar izan ziren entzunak izateko. Non dago entzute aktiboa?
-2 urte beranduago Alde Zaharreko kale gehienak zuntz optiko gabe jarraitzen dute. Bai, kale gehienak.
-Autobusa Obenerrekan erretzen, mila kexa jaso ostean, inork ez al du ardura publikorik?
-Autobus geltokia Ekobulebarraren ardatza zen, puntarik punta zioan. Eskerrak bizilagunei oinezkoentzat bilakatu da espazioa, jendartearen garaipena.
-Kiroldegia promesa izarra izan zen duela lau urte. Urgentziazko esku-hartzea behar zuen. Horrelako proiektuak saldu eta ez betetzeagatik irabazten dituzte batzuk hauteskundeak, egunkari askoren ezinbesteko laguntzaz horniturik.
-Bidegorriak amaitu egiten dira nonahi, bizikletan mugitzea herrian gaur gaurkoz ez da aukera seguru eta posible bat.
-Euskara teknikaririk ez dago, ezta hezkuntza teknikaririk ere. Euskalgintzako mahaia ez da existitzen. Gazteleraz funtzionatzen duen udal gobernu batetik zer espero duzu?
-Ibai Arteri diru pila bat eman zaio. Barkatu Ibai Arteri ez, Ibai Arterako lanean ibili den pertsona bati. Orain PNVko zerrendan doa, kuriosoa, ezta?
-Arrasaten merkataritzaren beherakada nabarmena egon da. Neurri zehatzik ez honi buelta emateko. Dendak itxi direnean “plan” bat aterako du EAJ? Txiste txar bat baino gehiago da hau.
-Gaztetxokoak denbora luzez itxita egon ostean, gurasoak kalera irten behar izan ziren.
-Grupo San Juaneko arkua botatzeko asmoa bertan behera geratu da, beste behin Ecobulebarraren logikaz eraikia izan zena. Beste behin eskerrak herritarrei.
-Altamiran berrurbanizazioaz, parte-hartzeaz eta publizitate pila bati buruz hitz egin zen. Emaitza betikoa: auzoan ez da ezer egin, kea saldu besterik ez. Horrela irabazten dituzte hauteskundeak batzuk, horrela galtzen du auzoak.
Gestio eskasaren adibideak ugariak dira…
Arrasaten zerk irabaziko du? argazkien politikak ala politika errealak?
Bai, komuna sanprudentzion jartzeko ubarretxenak oztopoak jarri ditu, haunez duzue esango ezta?