Udaletxeko talde honek jakitera eman duenez, “bi txosten daude, bata 2020koa eta bestea 2023koa”. Halaber, eskatu du “Prezero S.L. enpresaren agerraldia Auzo eta Obra, Zerbitzu eta Mantentze Batzordean”.
Artxiboko argazkia: EAJ-PNV.
EAJ-PNVek prentsa-ohar bidez adierazi du “adi eta kezkatuta” jarraitzen duela Kontzezinoko zuhaitzean egin berri den “esku-hartzeagatik”.
Jakitera eman duenez, “zuhaitz enblematiko” horren egoerari buruzko “bi txosten daude, bata 2020koa eta bestea 2023koa”.
Talde politiko honen esanetan, “2023ko txostenak ez du aipatzen inausketa intentsiboa egin behar denik, eta 2020ko txostenak “ez zuen gomendatzen duela gutxi egin diren esku-hartzeak bezain zorrotzak izatea”.
Era berean, “bi dokumentuak berrikustean”, jeltzaleek ondorioztatu dute “EH Bilduren Udal Gobernuak eta Elkarrekin Arrasatek” zabaldutako informazioa “ez datorrela bat” txosten teknikoekin.
Horrek esan nahiko luke egungo “ingurumen-kudeaketan gardentasun falta” legokeela, eta eskaera bat egin du:
Arrasateko espazio publikoetako lorezaintzaz arduratzen den “Prezero S.L. enpresaren agerraldia Auzo eta Obra, Zerbitzu eta Mantentze Batzordean”.
Eskaera horren helburua litzateke “jarduketari buruzko beharrezko azalpen tekniko guztiak gardentasun osoz ematea”.
Erlazionatutako albistea:
Udala: “Inausketa egin da etxeetara arramak ez sartzeko, txosten teknikoa errespetatuz”
2024ko maiatzaren 13an argitaratutako albistea





Benetan hau da herrian dagoen gairik garrantzitsuena?
Hau da PNV ren Greenwashing-a.
AHT-aren obrek gure ingurumena suntsitzen diharduten bitartean, Udalatxko iturburuak sikatu dituztenean eta orain beste obra faraoniko bat (Kanpanzarko tunela) lau haizetara zabaltzen ari zaretenean lotsagarria da zuhaitz baten inausketagatik ateratzen ari zareten zarata.