EAJ-PNVek eskatu du Udalak terrenoa doan ematea Jaurlaritzari, Jaurlaritzak kontrataturiko enpresak etxeak egiteko

2
1796

Alderdiak eskatu du era horretan babes ofizialeko 66 etxebizitza egitea. Gainera, Udalari ere eskatu dio La Merced eraikina eros dezala, eta ondoren Udalak Jaurlaritzari doan eman dieziola, bertan “Jaurlaritzak” etxebizitzak egiteko. “Helburua etxebizitzak egitea da, babes ofizialeko etxebizitza oso gutxi ditugulako Arrasaten”.

EAJ-PNVek prentsaurrekoa egin du gaur goizean San Andres Berri izeneko eremuan.

Alderdi honek bi aktuazio proposatu ditu “ikusita Jaurlaritzak, Denis Itxasoren hitzetan, eskatzen duela” lurzoruak “herriak” Jaurlaritzari “zeditzea, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko”.

Aktuazioetako bat litzateke San Andres Berri eremu barruan, gaur egun parkinga dagoen terrenoan, etxebizitzak egitea.

Terreno hori publikoa da, Arrasateko Udalarena, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko onartua dago ofizialki. Hain zuzen, 66 etxebizitza egiteko.

EAJ-PNVek eskatu du Arrasateko Udalak bere terreno hau Jaurlaritzari doan eman diezaiola, “zeditu” diezaiola.

Ondoren Jaurlaritzak enpresa bati terreno hau saltzeko eta konstruktorak “hemen etxebizitzak eraikitzeko”.

“Horretarako prest dagoela esan du Jaurlaritzak, baina gehitu du ez duela inongo eskaintzarik jaso Arrasateko Udalaren aldetik”.

EAJ-PNVek eskatutako bigarren aktuazioa La Mercedeko eraikinarekin zerikusia dauka.

Izan ere, “Denis Itxaso sailburuak esan zuen, babes ofizialeko etxebizitzak egiteaz gain, etxebizitza dotazionalak egiten ari dela Jaurlaritza, eta horretarako terrenoak beharko lituzketela”.

Horren harira EAJ-PNVek gogora ekarri du proiektua “ISEA kooperatibak egin duela Cohousinga egiteko, 165 etxebizitza dotazional dituena”.

EAJ-PNVtik “uste dugu garrantzitsua dela La Merced eraikina tasatzea eta Udalak berak erostea” baina ondoren Jaurlaritzak kontrataturiko enpresa batek proiektua gauzatu dezan, “Jaurlaritzak” etxebizitzak egiteko.

EAJ-PNVek adierazi du oro har “%44 igo dela Arrasateko etxebizitza ofizialen eskaera, eta hala esan du Denis Itxaso sailburuak”.

“Uste dugu une historiko bat dela” eta Udalak “berehala” eman beharko liokeela doan Jaurlaritzari San Andres Berriko terrenoa.

Mondraberrik prentsaurrekoan galdetu du ea EAJ-PNVek proposatzen duen Udalak Jaurlaritzari terrenoa ezer kobratu barik ematea.

“Hori Jaurlaritzaren eta Udalaren artean hitz egin beharko lukete, baina azken zesioak doakoak izan dira, entzun dudanaren arabera” adierazi du Ander Garay zinegotziak.

Jaurlaritzak etxebizitzak egiteko obrak konstruktora bati kobratuko liokeen galdetuta, ordezkariak erantzun du “hori Jaurlaritzak batzuetan konstruktora bidez eta beste batzuetan enpresa publikoen bidez egiten du”.

“Helburua etxebizitzak egitea da”, eta bere hitzetan “etxebizitzak eraiki behar dira. Arazo bat dago, babes ofizialeko etxebizitza oso gutxi ditugula”.

EAJ-PNVek gogora ekarri ditu bere agintaldiko 8 urteetan Txaetako “putzuan” egindako 187 etxebizitzak eta Grupo San Joaneko 12 etxebizitza dotazionalak.

2 IRUZKIN

  1. Ez dakit zergatik tematzen diren politikari hauek gauzak aldarrikatzen eta eskatzen, eurak udalean agintzen zutenean egin ahal izan zituzten gauzak, duela ez hainbeste boterea utzi zuten, soilik argazkian agertzeagatik

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen