EAJ-PNVek “debekatutako portaerak” izan dituela erabaki du Junta Elektoralak, EH Bilduren ekimenez

3
1522

EH Bilduk Junta Elektoralari jakinarazi dizkio PSEk eta batez ere EAJ-PNVek egindako hainbat ekitaldi. Junta Elektoralak erabaki du “arau-hausteak izan direla” adibidez “ur-parkearen aurkezpena”. Junta Elektoralak martxoan ere EAJri ohartarazi zion holako ekitaldirik egin ez zezala. EH Bilduk salatu du “PNVek tranpak egiten” jardun duela hauteskunde garaian.

Aurtengo otsailaren 10ean Urkullu lehendakariak adierazi zuen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak apirilaren 5ean egingo zirela. Ondorioz, otsailaren 11n Gasteizko Parlamentua desegitea agindu zuen, bozketak egiteko.

Hauteskunde garaia hasi zen, eta denbora tarte horretan Arrasateko EAJ-PNVek, Udal-gobernuko kide bezala, ekitaldi batzuk egin zituen edo bertan parte hartu zuen:

Wifi gune berriak, Riba-Rojako foroa, Santamainako ludoteka, Kurtzetxikiko gunea, M8ko iragarpena, Aprendiceseko obren eskaera, Bedoñako abaritza eta Udaltzaingoa-Ertzaintza akordioa.

EH Bilduk Junta Elektoralari ohartarazi zion “PNVren publizitate instituzionala komunikabide ezberdinetan, hauteskunde garaiko debekuak gaindituz”.

EAJ-PNVek alegazioak aurkeztu zituen Junta Elektoralean, baina Junta Elektoralak ebatzi zuen EAJ-PNVrenak “debekatutako jokabideak direla, LOREG Legearen 50. artikuluan lekurik ez dutenak, hauteskunde garaian eginak direlako. Jokabide horiek ez dira oinarrizkoak zerbitzu publikoen funtzionamendurako”.

Horregatik, Junta Elektoralak “PNVri errekeritzen dio portaera hau berehala bertan behera utz dezala, ordenatutako hau ez badu betetzen ohartarapen legalekin”.

Aurrera begira, EAJ-PNV eta PSEri jakinarazi zien “ekitaldi batzuen zilegitasunaren inguruko zalantzak izanez gero, Junta Elektoral honi kontsultatu behar zaio”.

Koronabirusaren ondorioz, azkenean hauteskundeak uztailaren 12ra atzeratu ziren, baina hauteskunde garai berri honetan ere EAJ-PNVek ekitaldi gehiago egin ditu:

Santa Barbarako ur-parkearen, Udazabalen, erosketa bonoen eta kanpoko igerilekuen inguruko prentsaurrekoak.

Horren aurrean EH Bilduk salaketa aurkeztu zuen Junta Elektoralean, eta organu honek beste behin ebatzi du prentsaurreko horiek “LOREG Legeko 50. Artikuluaren arau-hausteak direla”.

Artikulu horrek agintzen du “hauteskundeen deialditik hauteskundeak egin arte, ezin dela obra edo zerbitzu publikoen inaugurazioen ekitaldirik egin”. Horregatik Junta Elektoralak EH Bilduren salaketa onartu du.

Horregatik, Junta Elektoralak, uztailaren 7ko datarekin, agiri bat helarazi zion “PNVri errekeritzen, egun natural 1eko epean, ken ditzala udal-igerilekuei, udazabali, umeendako ur-parkeari eta erosketa-bonoen iragarpenari buruzko argitapen guztiak”.

Arrasateko EH Bilduk salatu du “PNVk tranpak egiten” jardun duela. Azpimarratu du kanpaina honetako arau-hausteen multzoa “are larriagoa dela bigarren aldia delako”.

“Guzti honen jakitun gure PNV-ko agintari arduratsuek, deialdi berrian, barre egin digute aurpegira berriro”. Junta Elektoralaren jakinarazpenak behean ikus daitezke.

3 IRUZKIN

  1. Ez dut gustuko alderdien arteko borrokatan iritsia ematea, bestelako interesak egoten direlako gehienetan baina hau ez da alderdien arteko borroka hutsa, hau herritarrak engainatu nahi izatea da. Eta oso larria da!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen