EAJ-PNV: “Zuhaitzaren inausketa aldez aurretik ezarritako gomendio teknikoen aurka doa”

0
1210

Talde honek “txosten tekniko berrietan oinarritutako justifikazio argia eman dezala” eskatu dio Udal-gobernuari.

Argazkiak: EAJ-PNVek bidalitakoak.

EAJ-PNVek herriko zuhaitz “enblematiko” baten inausketari buruzko prentsa-ohar bat helarazi du.

Bere hitzetan, inaustearen erabakia “aldez aurretik ezarritako” gomendio teknikoen “aurka doan erabakia” da.

Atzera begira, “2019-2023 legegintzaldian, dagokion zuhaitza ebaluatzeko eskatu zitzaion udalari, eta zuhaitzak mozteko edo sakon inausteko aukera aztertu zen”.

“Lorezaintza-zerbitzuaz arduratzen den enpresak egindako txosten zehatz batek ondorioztatu zuen zuhaitza egoera onean zegoela, eta inausketa sakon bat bezalako esku-hartze zorrotzek haren osasuna arriskuan jar zezaketela”.

“Txosten horretan oinarrituta”, garai hartako udal-gobernuak, “EAJ-PNVren gidaritzapean”, zuhaitza bere “egoera naturalean zaintzea” erabaki zuen, “haren ongizatea eta herriari ematen dion balio ekologikoa lehenetsiz”.

Ikuspegi “kontserbazionista” horren aurka, eta ebidentzietan oinarrituta, egungo udal-administrazioak inausketa intentsiboa egin du, txosten teknikoko ohartarazpenei jaramonik egin gabe.

EAJ-PNVren hitzetan, “ekintza honek” zuhaitzaren osasuna “arriskuan jartzeaz gain”, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen gobernuaren “motibazioei eta ingurumen-politiken kudeaketari” buruzko “galdera serioak” ere egiten ditu.

Alabaina, txosten tekniko berrietan “oinarritutako justifikazio argia eman dezala” eskatu du. EAJ-PNVren esanetan, “funtsezkoa da” zuhaitzak eta natura-ondarea kudeatzeko erabakiak ingurumenarekiko “errespetu osoz” hartzea.

“Zer interes du egungo udal-gobernuak zuhaitz hori inausteko? Udalak zuhaitzak mozten edo inausten dituen enpresaren txostenaren arabera hartzen ditu erabakiak. Zergatik hartu da erabaki hori txosten horrek zioenaren aurka? Zer ezkutatzen du udal gobernuak?” galdetu ditu.

EAJ-PNV Arrasatek ingurune naturala eta ondare ekologiko baliotsua “defendatzen” jarraitzeko konpromisoa hartu du.

“Egoera hau argitu eta etorkizunean horrelako ekintzak ez errepikatzea bermatuko duen erantzun azkar bat espero dugu”.

Halaber, aipatu behar da Kontzezinoko bizilagunek Udalari hainbat urtetan zuhaitza ondoan izatearen eragozpenak azaldu izan dizkiotela, baita soluzioak eskatu ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen