EAJ-PNV eta txakur kakak [Testua: Arrasateko lorazainak]

1
1288

Aurreko astean EAJ-PNV-k herritarrekiko entzute kanpainaren berri eman zuen. Eta hainbat proposamen jaso dituztela agertu zuten.

Tartean txakur kakei buruzko bat omen zegoen. Sentsibilizazio kanpaina eta ordenantza bat eskatuaz.

Herritarrak gai honekin arduratuta egoteak pozten gaitu.

Baina Maria, gai hau zuentzat ez litzake berria izan behar.

Arrasateko lorezainok urteak daramazkigu arazo hau kaleratzen. Maria, zuri aurrez aurre esan dizugu eta BAZen dokumentuak erregistratu ditugu.

Eta zuen erantzuna ezerezaren hurrengoa izan da.

Arrasaten ez dago berdegune bakar bat txakur kaketaz libratzen denik. Bat bera ere ez. Egoera jasangaitza da, egunero txakur kaka jaten dugu, literalki. Gure arropa eta laneko pantailak kakaztuta bukatzen dugu.

Gogorarazten dugu aurrez ere gure lankideetako batek gaixotuta bukatu zuela egoera berdintsu batean.

Gure lana belarra moztea da, ez txakur kakak jatea.

Jakitun gara herritar asko ere, Gorostiza auzoan edo eta Cordoba y Oro inguruan, adibide bezala, nazkatuta daudela kakak egunero jasaten.

Esan genezake arazo honek bi erantzule dituela:

Alde batetik , eta garrantzitsuena noski, beraien txakurren kakak jasotzen ez dituzten jabeena.

Eta bestetik Udal-gobernua, arazoari soluzioa emateko jarrera pasiboa duelako. Beste aldera begiratuaz.

Badituzue baliabideak honi aurre egiteko ia. Ez dago hurrengo legealdiari itxaron beharrik.

Eta ziur gaude paretetako kartelak baino osasun kalte handiagoa egiten dutela.

Iruzkin 1

  1. Galdera bat… Betik jasotzen dugunok eta belarra oin bertan dauen moduan egonda, metro erdiko altuerakin. Zelan topatzen dogu kakak eta nola Jaso??? Ezinezkoa da, baño zoritxarrez jasotzera goazen bitartean, besteena sapaltzen dogu

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen