EAJ-PNV eta PSEk alkatearen atariko pintaketa salatu dute

0
40

Pintaketak adierazten zuen “Mozalik ez, adierazpen askatasuna”, eta alkatearen atarian idatzi zuten zapatu eta domeka arteko gauerdian.

Argazkia: Udala, artxibokoa.

Astelehenean gai hau Udaleko Bizikidetza Batzordean aztertu zen, baina lau udal-taldeek ez zuten adostasun bat lortu.

Aste honetan ere, astearteko Osoko Bilkuraren ostean, alkateak adierazpen bat irakurri zuen, bere alderdiaren eta PSEren babesarekin. Alkatearen hitzetan, pintaketarekin “ez zuten Arrasateko alkatea erasotu, Maria pertsona baizik”.

Azaldu zuenez, pintadaren egileek “alor publikoa gaindituz, alor pribatua eta familiarra inbaditu zuten”. Maria Ubarretxenak egungo “politikarentzat errespetua” eskatu zuen, eta pintaketa “demokraziaren aurkakoa” zela esan zuen. Azkenik, aste honetan jasotako “laguntza eta elkartasun mezu ugariak” eskertu zituen.

Erlazionatutako albistea:

Alkatearen atarian pintadak egin dituzte, Udal-gobernuak salatu ditu

2022ko abenduaren 8an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen