Hauteskunde-kanpainaren harira, alderdiko hautagai batzuek Bastida Akademia bisitatu dute. Aitor Urrutiak adierazi duenez, “interesgarria iruditu zaigu Bastida Akademia bezelakoek egiten duten lana bertatik bertara ezagutzea”.
Hauteskunde-kanpainak aurrera jarraitzen du, eta gaur arratsaldean EAJ-PNVko hautagai batzuek Bastida Akademia bisitatu dute.
Bertan izan dira, besteak beste, Maria Ubarretxena, Aitor Urrutia, Joseba Egibar eta Maria Eugenia Arrizabalaga.
Aitor Urrutiak adierazi duenez, “interesgarria iruditu zaigu Bastida Akademia bezelakoek egiten duten lana ezagutzea. Izan ere, egungo egoeran, argi dagoen bakarra da ekonomia indartu beharra dugula”.
“Lana sustatu beharra dago, eta horrelako akademiek, zertifikatu profesionalari dagokionez eta lanbide heziketarekin zerikusia dutenez, lan oso espezifikoa egiten dute, pertsonetan oinarrituta eta enpresen premietan oinarrituta”.
“Jakin badakigu zelakoa den kooperatiben indarra bailara honetan, baina badira beste alor batzuk oso interesgarriak direnak, lan-munduratzea esaterako. Hori bertatik bertara ezagutu gura genuen”.

Legebiltzarrerako hauteskundeetan “etorkizuna dago jokoan. Guretzat bozketa hauek bereziak dira, egungo egoeragatik eta aurretik zetozen beste gaiengatik. Kolpeari indartsu eta herri ikuspuntuarekin erantzun behar diogu”.
Inkestek EAJ-PNVek ematen dute garaile “baina emaitzak hurrengo domekan ikusiko ditugu. Nik gura dut kanpaina txukun bat egitea, azken lau urteetan egin ditugunak eta gure proiektuak aurkeztuz”.
“Jendea bozkatzera animatu nahi dut, eta ziurgabetasunaren aurrean esperantza eta ziurtasuna eman nahi ditugu, aurreikusitako proiektuak gauzatuz”.
Arrasaten gutxienez 43 pertsona hil dira koronabirusarekin, nola lortu holakorik ez errepikatzea? “Galdera horri erantzutea oso zaila da. Momentuz adituek esaten dizkigutenak egin ditzagun: elkarren arteko distantziak mantendu, musukoak erabili,…”.
Nazioarteko arazo bat ere badenez “herrialdeen arteko elkarlana indartu beharko litzateke. Izan ere, San Petesburgeko kasu batek guri hemen eragin ahalko digu, nahiz eta gure eskema mentalak horrela ez pentsatu”.
“Zientzian inbertsio handiago egin beharko litzateke, eta egun herrialdeen arteko lehiak ez du askorako balio. Osasun azpiegiturak, alor sozio-sanitario,… indartu behar dira”.
Hautagaiak “kapital humanoa” aipatu du, eta horretan “inbertitu beharra dago, aurrez ere horretan inbertitu beharra zegoen”
Martxa honetan Debagoieneko Hospitalea ere Lagun Arori emango diozue. Zuek jarraitu hezkuntza, osasuna eta arlo sozio sanitario deritzozuen hori pribatizatzen. Hemen Koop bukatzen den guztia ondo ikusi eta publikotzat jotzen dugu eta.
*Langileen lan baldintzak zertarako aztertu. Ekonomiak eta langabeziaren tasak mahai berean ez dute jaten.
* Ingurumena zer esan, ekainan Aramaio errekan bi isuri gertatu zen, eta inork ez zuen ahoa ireki, sorpresarena ere ez.
* 3. adineko egoitzetan gertatu denaren kudeaketa hirugarren mundukoa izan da, baina Euskadi Zutik, kudeaketaren ardura politikariak izan dira?
* Herri eskola baztertzen, irakaskuntza pribatua bultzatzen, jakina, HERRI DIRUArekin.
* Osakidetzan murrizketak irautzen dira.
* Euskadi Zutik! baina zein Euskadi, noren Euskadi?