Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez, 2016ko hauteskundeetan ordu berean erregistratutako datua baino %8,4 baxuagoa.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakitera eman
duenez, Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeetako parte-hartze datuak
%36ekoak dira eguerdiko 17:00etan. 2016ko hauteskundeetan ordu berean
erregistratutako datua baino %8,4 baxuagoa.
Lurraldeka,
Araban parte-hartzea %33,2ekoa izan da, 2016an baino %9,3 gutxiago,
Bizkaian %36,4ekoa, azken hauteskunde autonomikoetan baino %8,5
txikiagoa eta Gipuzkoan % 36.7ekoa, %7,8 baxuagoa.
Gaueko 21:00ean egingo den agerraldian jakinaraziko ditu Segurtasun sailburuak zenbaketaren lehenengo datuak.