EAEko hautesleen %14,1ek 12:00ak baino lehen eman dute botoa

0
1188

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez, 2016ko hauteskundeetan ordu berean erregistratutako datua baino %1,3 baxuagoa.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeetako parte-hartze datuak %14,1ekoak dira eguerdiko 12:00etan. 2016ko hauteskundeetan ordu berean erregistratutako datua baino %1,3 baxuagoa.

Lurraldeka, Araban parte-hartzea %13,5ekoa izan da, 2016an baino %0,4 gutxiago, Bizkaian %13,5ekoa, azken hauteskunde autonomikoetan baino %1 txikiagoa eta Gipuzkoan % 15,5ekoa, %2 baxuagoa.

Arratsaldeko 17:00ak arte parte-hartze datuak 18:00etan jakinaraziko ditu Segurtasun sailburuak agerraldi berri batean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen