Egunotan elurra egin du gure bailaran, eta datozen egunetan elurra egingo duela agindu digute. Aurtengo lehenengo elurteak dira.
Elurrak gutxi irauten du gure mendietan, baina aparteko giroa sortzen du, eta ez da aukera galdu behar: ahal dela, mendira joan eta disfrutatu egin behar da. Batek daki noiz egingo duen elurra berriro.
Joan den ostiralean Arantzazu aldean elurra egin zuen, eta larunbatean elur geruza polita zegoen Durun.
Hemetxe dituzu argazki gutxi batzuk larunbatean Durun egindakoak. Hemen, berriz, Arantzazun egindakoak.