Ikastetxeetako irakaskuntza duala izan du ardatz DualECAren sinposioak

0
353

Dual modalitatea Hezkuntza graduetan lantzen duten unibertsitateen arteko sinposiuma egin dute Eskoriatzako campusean. Seigarren edizio honetan jorratu duten gaia: ‘Askotariko dual/alternantzia esperientziak ezagutzen: indarguneak eta erronkak’

Testua: Mondragon Unibertsitatea.

Martxoaren 23 eta 24an, Hezkuntzako graduetan alternantzia modalitatea lantzen duten unibertsitateen sinposiuma egin du Mondragon Unibertsitateak. Ekitaldien artean, martxoaren 23an, Askotariko dual/alternantzia esperientziak ezagutzen: indarguneak eta erronkak izenpean, bilkura jardunaldia antolatuko zuten Eskoriatzako campusean.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin batera, seigarren edizio honetan parte hartu dute Universitat de Lleidak, Universitat d’Andorrak, Universitat Jaume I-ek eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa eta Enpresagintza Fakultatetik etorritako ordezkariek. Modu honetan, DualECAk komunikazio-kanal bat irekitzen du beste diziplina batzuekin, irakaskuntza-ikaskuntza modalitate honetako erronkei eta indarguneei buruzko hausnarketa aberastu ahal izateko. Arantza Ozaeta, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileraen hitzetan, “DualECA sortu zen orain sei urte, erronka komun baten bueltan: nola ekarri eredu duala hezkuntza arlora. Besteak beste, urte hauotan guztiotan jorratu ditugu, adibidez, nola prestatu uniberstitateko eta ikastetxeetako irakasleak dualerako edo nola ebaluatu practicuma eta esperientzia duala”.

Aurtengo sinposiumaren gaia izan da alternantzia ereduek (nagusiki hezkuntza graduetan, baina baita ingeniaritzak eta GADE kontuan hartuta) zein indargune eta erronka dituzten. Izan ere, azken urteetako esperientziatik ikus daitekeenez, alternantzia eta dualeko prestakuntza-modalitateek gora egin dute hainbat diziplinatan. Hortik abiatzen da ugaltzen ari diren esperientziak hurbilago ezagutzeko interesa, bere ereduetan zer indargune eta erronka hautematen dituzten jakiteko. Jordi Coiduras, Universitat de Lleida-ko ordezkariaren hitzetan: “Edizio honetan partekatu dugu unibertsitateko eta ikastetxeetako irakasleok elkarrekin formatzeko dugun premia. Zer dugun komunean, zer desberdin, betiere, mentoring hobea egiteko asmoarekin”.

Sinposiuma egin da Eskoriatzako campusean eta bi eguneko iraupena izan du. Goizeko saioan, martxoaren 23an, DualECA sarean parte hartzen duten unibertsitateek euren saio monografikoa egingo dute practicumaren baitan egiten den ikastetxearen bisitaren inguruan. Bisita horren izaera formatiboaz arituko dira, eta baita eskola-unibertsitate loturaz ere. Bilkura horien helburua da partekatzea egiten diren praktika desberdinak. Virginia Larraz, Universitat d’Andorrako ordezkariak argitu duenez, “urte osoan egiten dugu lan DualECAn, eta gainera, urtero bilera bat egiten dugu, oraingoan Eskoriatzan egin duguna modukoa. Jardunaldi hauetan partekatzen ditugu nola konpontzen ari garen eguneroko arazoak, nolakoa den erabakiak hartzeko prozesua. Helburua da partekatzea esperientzian geroago gure unibertsitateetara moldatzeko”.

Adierazpenak

Jordi Coiduras (Universitat de Lleida)

“Edizio honetan partekatu dugu unibertsitateko eta ikastetxeetako irakasleok elkarrekin formatzeko dugun premia. Zer dugun komunean, zer desberdin, betiere, mentoring hobea egiteko asmoarekin”.

“En esta edición hemos compartido la necesidad que tenemos las universidades de formarnos junto a los y las mentoras de centros educativos. Analizar qué tenemos en común, qué no y que debemos aprender conjuntamente para hacer un mentoring mejor”.

Arantza Ozaeta (Mondragon Unibertsitatea)

“DualECA sortu zen orain sei urte, erronka komun baten bueltan: nola ekarri eredu duala hezkuntza arlora. Besteak beste, urte hauotan guztiotan jorratu ditugu, adibidez, nola prestatu uniberstitateko eta ikastetxeetako irakasleak dualerako edo nola ebaluatu practicuma eta esperientzia duala”.

“DualECA nació hace seis años para dar respuesta a un reto común: cómo traer el modelo dual al ámbito educativo. Durante estos años, hemos trabajado, por ejemplo, en cómo preparar al profesorado de la universidad y de las escuelas para la enseñanza dual o en cómo evaluar el practicum y la experiencia dual”.

Virginia Larraz (Universitat d’Andorra)

“Urte osoan egiten dugu lan DualECAn, eta gainera, urtero bilera bat egiten dugu, oraingoan Eskoriatzan egin duguna modukoa. Jardunaldi hauetan partekatzen ditugu nola konpontzen ari garen eguneroko arazoak, nolakoa den erabakiak hartzeko prozesua. Helburua da partekatzea esperientzian geroago gure unibertsitateetara moldatzeko”.

“En DualECA trabajamos durante todo el curso y, además, celebramos una reunión anual que este año la hemos llevado a cabo en Eskoriatza. En estas jornadas compartimos cómo estamos solucionando los problemas del día a día en lo dual, qué proceso de toma de decisiones estamos aplicando… Es decir, compartimos ideas para poder adaptarlas en cada una de nuestras universidades”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen