Drogen kontsumoen arriskuak murrizteko ikastaroa antolatu du Udalak

0
290

Testua eta kartela: Arrasateko Udala

Arrasateko Udalak  “Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murritzeko ikastaro” antolatu  du.

Ikastaroaren helburua da, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileei, begiraleei edo entrenatzaileei tresnak ematea, nerabeen artean alkohola eta gainontzeko drogen gehiegizko kontsumoari  lotutako arriskuak murrizteko.

Ikastaroa zuzenduta dago, aisialdi, kirol, kultur eta hezkuntza arloko hezitzaile, begirale edo entrenatzaileei, nerabe eta gazteen hurbileko erreferenteak baitira, eta haiekin drogen inguruan hitz egiteko eta arriskuak murrizteko mezuak helarazteko egokiak izan baitaitezke.

Datak/ Lekua: Maiatzak 6, 13 eta 20,  14:00etatik – 17:00etara, Kulturateko Garibai gelan.

Ikastaroa euskaraz izango da eta Hazkunde elkarteak emango du. Formazioan parte hartu duten pertsonek ziurtagiria jasoko dute.

Izen ematea: apirilak 26ra arte

https://izenemateak.arrasate.eus/eu/ Gizarte Zerbitzuak:  943.25.20.07

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen