Udalak drogei eta Osasunari buruzko hitzaldiak antolatu ditu gurasoentzat

0
473

Argazkia: MB artxiboa / Kartelak eta beheko testua: Udala.

Maiatzaren 6an eta 20an izango dira hitzaldiak, eta aurrez izena eman beharko da.

Arrasateko Udalak Garaia Osasunerako Sustapena lan taldearekin batera elkarlanean jardun du udalerriko ikastetxeetan substantzien gehiegizko kontsumoei aurre egiten.

Proiektuak “Nerabearen garapen positiboaren eredua” hartzen du erreferentziatzat. Eredu horrek nerabearen ongizatean jartzen du ardatza, baina arreta osasun baldintzetan jarriz eta osasun kontzeptuaren barruan sartuz ongizate pertsonala eta soziala izateko beharrezkoak diren trebetasunak, jokaerak eta gaitasunak.

Dagoeneko, ikasle eta irakasleekin lanketa egin da eta orain gurasoen txanda da. Familiak nerabeengan eragin handia dauka, bertan ezartzen baitira ohiturak, arauak eta trebetasunak. Eta horregatik gonbidatzen ditugu 12-17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoak honako bi hitzaldi hauetan parte hartzera:

“Droga kontsumoen prebentzioa familiatik”

Eguna: Maiatzak 6, asteartea
Ordua: 17:30-19:30
Hizlaria: Garaia, Osasunaren Sustapenerako Teknikaria
Lekua: Euskarazko hitzaldia Kulturateko Areto nagusian / Gaztelerazko hitzaldia Kulturateko Loramendi gelan

“Osasun emozionala zaintzen”

Eguna: Maiatzak 20, asteartea
Ordua:17:30-19:30
Hizlaria: Garaia, Osasunaren Sustapenerako Teknikaria
Lekua: Euskarazko hitzaldia Kulturateko Jokin Zaitegi gelan / Gaztelerazko hitzaldia Kulturateko Loramendi gelan

Izen-ematea: apirilaren 30era arte.

  • BAZ: 943252000
  • izenemateak.arrasate.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen