Dragoiek Eskolarteko eta Biribildu txapelketetan parte hartu dute

0
461

Argazkiak eta beheko testua: Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea.

Otsailaren 24an Donostiako Karmelo Balda frontoian gure gimnastek, gipuzkoa osoko gimnastak elkartzen diren ESKOLARTEKO ALEBIN MAILAKO txapelketaren 1.fasean parte hartu zuten. Bertan klubeko 5 taldek parte hartu zuten. Igandean berriz, ESKOLARTEKO INFANTIL MAILAKO txapelketa ospatu zen bertan eta klubeko 3 taldek parte hartu zuten.

Bestalde, Aerobik taldeko gimnastek ere txapelketa garaiari hasiera eman diote BIRIBILDU TORNEOAN parte hartuz. Gasteizko San Andres kiroldegian klubeko 12 gimnastek parte hartu zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen