AEK eta AEDek antolatuta, eta Ttak!eko gazteek lagunduta, 400 herritar inguru batu dira Biteri plazan. Antolakuntzatik “eskertzen dugu Ttak!eko gazteen laguntza lana errazten baitigutelako”.

Gainera, sargoriai aurre egiteko zenbait neurri hartu dituzte, eta otordua aldarte onean ospatu da. Afalostea tribial jolas batek animatuko du AEKko bi dinamizatzaileren eskutik.

Gogoratzekoa da ekitaldi honek helburu duela euskararen erabilera handitzea, euskararen presentzia handitzea herrian.

Izan ere, “herrirako ekitaldi bat da, herria euskalduntzeko eta euskararen oihartzuna entzun dadin, euskararen babesgune bat da”.







