‘Dragoi’ denek domina lortu dute Euskadiko Gimnastika Aerobiko Txapelketan

0
1454

“Entrenatzeko murrizketa gogorrak” dituzten arren, Arrasateko taldeko neskak bikain aritu dira Gasteizko lehiaketan.

Argazkiak: Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldea.

Aurreko asteburuan 2021-2022 denboraldiko Gimnastika Aerobikoko txapelketei hasiera eman diete.

Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldeak azaldu du “entrenatzeko murrizketa eta neurri gogorrak izan” arren, “gimnastek topera entrenatzen jarraitzen dutela”.

Atzo, domeka, Euskadiko Txapelketa jokatu zen Gasteizen, eta ‘dragoiek’ ondorengo postuak lortu zituzten:

Step/senior kategorian:

  • Nora Marco, Sara Yan Azkarate, Maider Agirreurreta, Zihara Etxebarria, Nahia Irazola eta Maddi Etxagibel 1. postua

Bikoteka/N6 kategorian:

  • Uxue Azkue eta Nahia Irazola 1. postua
  • Eider Vazquez eta Nira Cid 2. postua

Bakarka/N6 kategorian:

  • Maddi Etxagibel 1. postua
  • Zihara Etxebarria 2. postua

Hirukoteka/N7:

  • Nora Marco, Sara Yan Azkarate eta Maider Agirreurreta 1. postua

Zorionak gimnastei eta talde osoari! Datorren txapelketa maiatzaren 27tik 29ra izango da, Torrent herrian (Valentzian), Espainiako Txapelketa. Aupa ‘dragoiak’!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen