Dorletako Amako txirrindulariek estreinaldi ezin hobea eman zioten denboraldiari Asteasuko BTT lasterketan atzo.
Argazkiak: Dorletako Ama.
“Bi urte luzeko entenaldiaren ondoren, gogotsu hartu dituzte lasterketak – baieztatu dute bertako elkartetik – eta maila ikaragarria erakutsi dute kategoria guztietan”.
Benjaminetan bi txirrindulari aritu ziren Itsasondoko lokatzetan, Oinatz Bailez eta Nile Agirretxe. Nile bere mailako garailea izan zen.

Alebinei dagokienez, Oxel Kortabarria, Ainhoa Plaza, Katixa Navarro eta Maialen Sanchok lasterketa polita burutu dute. Neskatan Katixa Navarro irabazlea izan da eta txapeldunordea Ainhoa Plaza izan da.
Taldeko infantilak ere bertan izan dira eta “lokatza artean oso ondo moldatu dira, Izortz Llodio, Beñat Plaza, Unai Ormaetxea eta Manex Larrañaga”. Unai Ormaetxea aramaioarra 3. sailkatu da. Zorionak guztiei!
“Poz-pozik eta lasterketa gehiago egiteko ilusioarekin ekingo diogu 2022ari!”.