Dorletako Amako txirrindulariak Antzuolan aritu dira

0
370

Testua, bideoak eta argazkiak: Dorletako Ama TXE.

Larunbat arratsaldean eguraldi onak lagundurik, Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek Antzuolan ospatutako lasterketetan parte hartu zuten. Benjamin mailan Maddi Agirretxe, Oinatz Bailez eta Aratz Arana aritu ziren. Herri barruko zirkuituari bi bira eman ondoren Aratz helmugaratu zen lehen postuan.

Alebin mailan Ainhoa Plazak, Nile Agirretxek eta Markel Diazek parte hartu zuten. Zirkuituari lau bira eman ondoren, nesken kategorian Ainhoa izan zen lehen sailkatua eta Nile bigarrena. Mutilen kategorian berriz, Markelek nagusitasun osoz eskuratu zuen lehen postua.

Azkenik, infantil mailan ere Dorletako Amako lau txirrindularik parte hartu zuten: Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak, Aratz Larrañagak eta Lier Torresek. Zirkuituari zortzi bira eman ondoren, nesken kategorian Dorletako bi txirrindulariak izan ziren azkarrenak, Katixak eskuratu zuen lehen postua eta Izarok bigarrena. Mutilen kategorian Dorletako txirrindulariak gogotsu aritu ziren arren ezin izan zuten lehen postuengatik lehiatu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen