Dorletako Amako txirrindulariak primeran aritu dira Oñatiko lasterketan

0
447

Pasa den larunbat goizean Dorletako Ama Txirrindulari taldeak bere partaideen aurkezpena egin zuen. Arratsaldean berriz, 2 urte geldi egon ondoren pandemiaren eraginez, denboraldiari hasiera eman zioten Oñatin, bertan lehiatu zuen lehen errepideko lasterketa, eta maila itzela erakutsi zuten txirrindulariek.

Testua eta argazkiak: Dorletako Ama Txirrindularitza Eskola.

Bailarako txikienak, benjaminak hain zuzen, hurrengoak izan ziren: Oinatz Bailez, Xabi Lasaga, Auritz Garai eta Nile Agirretxe. Bi itzuliko lasterketa azkarra izan zen, eta guztiek dena eman zuten. Nile lehen neska izan zen helmugaratzen.

Alebinei dagokienez, Oxel Kortabarria, Itoitz Olaziregi, Peru Herrasti, Markel Diaz, Ainhoa Plaza, Maialen Sancho, Izaro Ezpeleta eta Aimar Etxaniz egon ziren. Kategoria honetan lau itzuli eman behar izan zioten zirkuituari. Nesketan, Ainhoa Plaza arrasatearra garaile izan zen eta txapeldunordea, Izaro Ezpeleta.

Azken lasterketa Infantilena izan zen, maila honetan, Beñat Plaza, Eñaut Garai, Eñaut Olaziregi, Lier Torres, Markel Lopez de Muniain, Unai Ormaetxea, Izortz Llodio eta Manex Larrañaga izan ziren. Nagusienek sei itzuli eman behar izan zizkioten zirkuiuari. Unai Ormaetxea aramaioarrak lortu zuen lehen postua. 

Txirrindulari guztiek jarrera ezinhobea erakutsi zuten, arratsalde ederra pasa eta lasterketaz gozatzeko une ikaragarria izan zen. Zorionak guztiei! 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen