Dorletako Amako txirrindulariak Gipuzkoako txapelketan aritu dira

0
367

Testua eta argazkiak: Dorletako Ama TXE.

Larunbat honetan Tolosan ospatutako Gipuzkoako txapelketan emaitza bikainak lortu dituzte Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek, azken aldian lortutako emaitzei jarraipen bikaina emanez.

Infantil mailan Aratz Larrañagak, Lier Torresek, Beñat Plazak, Katixa Navarrok, Maialen Sanchok eta Izaro Ezpeletak parte hartu zuten. Nesken kategorian, esprint luze baten ondoren Izarok eskuratu zuen lehen postua, Gipuzkoako txapeldun berria bilakatuz. Mutilen artean, Aratzek soilik izan zuen aukera azken lasterketan lehiatzeko. Azken honetan, nahiz eta talde buruan ibili ezin izan zuen lehen postuengatik lehiatu.

Alebin mailan Ainhoa Plazak, Nile Agirretxek, Markel Diazek eta Itoitz Olaziregik parte hartu zuten. Nesken kategorian Ainhoak ezin izan zuen lasterketa amaitu eroriko baten ondorioz baina Nile bikain aritu zen lehen postua eskuratuz. Mutilen kategorian berriz, Markelek eskuratu zuen lehen postua esprint estu baten ondoren.

Datorren astean Zumaian ospatuko den Gipuzkoako taldekako erlojupeko lasterketan izango dute hitzordua txirrindulariek, ea azken boladako emaitza onei jarraipena eman diezaieketen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen