Dorletako Amako Katixa Navarro, Ainhoa Plaza eta Izaro Ezpeletak podiuma lortu dute

0
350

Argazkia: Dorletako Ama TXE.

Pasa den larunbatean Azkoitian izan zuten gure txirrindulariek lasterketa. Aurtengoan ibilibide aldaketa izan da Azkoitiko herriaren erdialdera lekualdatu baitute lasterketa.

Denboraldi ezin hobeari jarraipena eman zioten gure txirrindulariek. Arratsaldeko 16:30ean izugarrizko berorari aurre eginez lasterketa ikusgarriak egin zituzten gure hiru taldeetako txirrindulariek, hasi benjaminekin eta infantilekin bukatuz.

Oraingo honetan berriz ere neskei egin behar diegu aipamen berezia, alebin taldeko mailan gure taldeko hiru neskak lortu baitzuten podiuma.

Lehenengo postuan Katixa Navarro, bigarrenean Ainhoa Plaza eta hirugarrenen Izaro Ezpeleta. Zorionak denoi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen