Testua: Dorleta TXE.
Asteburu honetako lasterketa berezia izan da bailarako txirrindularientzat. Beraien lehen taldeko erlojupekoa lehiatzen ibili baitira Ezkion. Gipuzkoako taldeko erlojupekoa izan dute jokoan eta primeran aritu dira. Alebinetan, Markel Diaz, Aimar Etxaniz, Oxel Kortabarria, Itoiz Olaziregi eta Peru Herrastik osatu dute boskotea. Laugarren geratu dira, podiotik oso gertu. Halere, txalotzekoa izan da burututako lasterketa.
Aldi berean, aipatzekoa da neskek egindako lasterketa. Lehenengoak sailkatu dira, Izaro Ezpeleta, Katixa Navarro, Maialen Sancho, Ainhoa Plaza eta Aloña Mendi taldeko Ane Atorrasagasti. Dena eman dute neskek eta gipuzkoako txapeldunak izatea lortu dute. Lan bikaina egin dute.
Infantiletan berriz, bi talde parte hartzekoak ziren baina antolaketaren arazoak direla medio talde batzuk lehiketatik kanpo gelditu dira, horien artean Beñat Plaza, Markel Lopez de Muniain eta Eñaut Olaziregi. Unai Ormaetxea, Izortz Llodio eta Manex Larrañagak osatutako taldeak aukera izan dute parte hartzeko,eta hauek lehiaketa eten zen momentuan hirugarren postuan zihozen.
Zorionak guztioi!