Dorletako Amak bi garaipenekin amaitu du denboraldia

0
257

Testua eta argazkiak. Dorletako Ama TXE

Larunbat arratsaldean Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek denboraldiko azken lasterketa izan zuten Antzuolan.

Benjamin mailan Maddi Agirretxe eta Ekain Garro ondo aritu ziren Antzuolako kaleetako ibilbideari bi bira emanez.

Alebin mailan Nile Agirretxek parte hartu zuen ibilbideari bost bira emanaz. Lasterketa guztian tropel buruan ibili ondoren, lehen postuan helmugaratzea lortu zuen Nilek.

Azkenik, infantil mailan hiru txirrindularik parte hartu zuten ibilbideari hamar itzuli emanez: Unai Oyonek, Markel Diazek eta Izaro Ezpeletak. Mutilen kategorian, lehen itzulitik tropela erabat puskatu zen arren, Dorletako bi txirrindulariak lasterketa buruan aritzea lortu zuten. Amaierako sprint luze eta estuan Markelek hirugarren helmugaratzea lortu zuen. Nesken kategorian, Izaro lasterketan guztian zehar aurrean ibili ondoren, lehen postuan helmugaratu zen.

Dorletako Ama TXE-ko zuzendaritzatik eskerrak eman nahi diete entrenatzaile, guraso, senide, babesle (JMA) eta denboraldian zehar laguntza eskaini dieten lagun eta erakunde guztiei. Bestalde, denboraldi amaierarekin batera, seik txirrindularik taldea utziko dute kadete mailara pasatzeko, zorte on denei eta jarraitu bizikletarekin gozatzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen