Dorletako Ama TXEko txirrindulariak Bergaran eta Andoainen aritu dira

0
383

Testua eta argazkiak: Dorletako Ama TXE.

Aurreko asteburuan Bergaran eta Andoainen izan dute hitzordua Dorletako Ama TXE ko txirrindulariek.

Larunbat arratsaldean Bergaran ospatutako lasterketetan parte hartu zuten. Benjamin mailan Maddi Agirretxe izan zen taldeko ordezkaria. Alebin mailan Ainhoa Plazak, Nile Agirretxek, Peru Herrastik, Markel Diazek eta Itoitz Olaziregik parte hartu zuten. Nesken artean Nile izan zen azkarrena, Ainhoak ezin izan zuen lasterketa amaitu gurpil zulaketa baten ondorioz. Mutilen artean aldiz, Markel izan zen azkarrena.

Infantil mailanKatixa Navarrok, Aratz Larrañagak, Eñaut Olaziregi, Eñaut Garaik, Beñat Plazak eta Lier Torresek parte hartu zuten. Nesken artean Katixa izan zen azkarrena. Mutilen artean Eñaut Olaziregik eroriko gogorra izan zuen eta ez zuen lasterketa amaitu, bere taldekideak lasterketa buruan ibili arren ezin izan zuten garaipena lortu.

Astelehen goizean Dorletako Ama Txe-ko neskek Andoainen izan zuten hitzordua Gipuzkoako nesken topaketan. Benjamin mailan, Maddi Agirretxe izan zen taldeko ordezkaria. Alebin mailan Ainhoa Plazak eta Nile Agirretxek bikain ordezkatu zuten taldea, lehen eta bigarren postuak eskuratuz. Infantil mailan berriz, Katixa Navarrok, Maialen Sanchok eta Izaro Ezpeletak ordezkatu zuten taldea. Izarok eskuratu zuen bigarren postua eta Katixak hirugarrena.

Zorionak txirrindulari guztiei, datorren asteburuan Tolosan ospatuko den Gipuzkoako txapelketan izango dute hitzordua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen