Dorletako Ama TXE-lo txirrindulariak Gipuzkoako erlojupekoan aritu dira

0
212

Larunbat honetan Zumaian ospatutako Gipuzkoako taldekako erlojupekoan aritu dira Dorletako infantilak. 2,2 km-tako zirkuitu lehorrean Dorletako 3 taldek parte hartu dute zirkuituari bost bira emanaz.

Nesken mailan, Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak, Ainhoa Plazak eta BiziPoz taldeko Ane Atorrasagasti oñatiarrak osatutako taldeak bigarren postua eskuratu zuen. Erlojupeko bikaina egin ondoren, lehen sailkatuarengandik segundo bakar batera gelditu ziren.

Mutilen infantil mailan, Dorletako bi taldek parte hartu zuten. Alde batetik Markel Diazek, Unai Oyonek, Aratz Larrañagak eta Aimar Etxanizek osatutako taldeak, eta bestetik, Oxel Kortabarriak, Oxel Isazelaiak eta Peru Errastik osatutako taldeak. Lehen laukoteak, erlojupeko bikain bat egin ondoren hirugarren postua eskuratu zuen, lehen sailkatuarengandik 10 segundotara. Bigarren hirukoteak ere erlojupeko txukuna egin arren ezin izan zuen lehen postuengatik lehiatu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen