Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariak Urretxuko kale zirkuitoan aritu dira

0
177

Larunbat arratsaldean Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek Urretxuko kale zirkuitoan parte hartu zuten. Eguraldia eskasa zela eta Urretxuko kaleak nahiko arriskutsu zeuden eta hainbat eroriko suertatu ziren.

Benjamin mailan Maddi Agirretxe, Martin Elorza eta Ekain Garrok parte hartu zuten. Hiru txirrindulariak ondo aritu ziren zirkuituari bi bira emanaz, lehen biratik tropela guztiz apurtu zen eta erorikoak egon ziren.

Alebin mailan Nile Agirretxek parte hartu zuen. Zirkuitoari lau bira eman ondoren lasterketan hirugarren helmugaratu zen eta nesken kategorian lehena izan zen.

Azkenik, infantil mailan sei txirrindularik parte hartu zuten: Izaro Ezpeletak, Markel Diazek, Unai Oyonek, Oxel Kortabarriak, Aratz Larrañagak eta Aimar Etxanizek. Zirkuitoari sei buelta eman zizkioten. Nesken kategorian Izaro Ezpeleta lehena helmugaratu zen lasterketa guztian zehar tropel buruan ibili ondoren. Mutilen kategorian, lasterketa polita egin zuten, tropel buruan lehiatzen ibili ondoren ezin izan zuten garaipena lortu. Hurrengo hitzordua datorren igandean Aretxabaletan izango dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen