Larunbat arratsaldean Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek Mendaron ospatutako lasterketan parte hartu zuten. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, gogotsu aritu ziren txirrindulariak euripean.
Testua eta argazkiak: DATXE
Benjamin mailan Maddi Agirretxe, Oinatz Bailez eta Aratz Arana aritu ziren. Parte-hartze lasterketa izan zen arren, Aratz helmugaratu zen lehen postuan, bere urtebetetzerako opari bikaina eskuratuz.



Alebin mailan Ainhoa Plazak, Nile Agirretxek, Markel Diazek eta Peru Herrastik parte hartu zuten. Nesken kategorian, erorikoa tarteko, Ainhoa izan zen lehen sailkatua eta Nile bigarrena. Mutilen kategorian Markel izan zen garailea.


Azkenik, infantil mailan sei txirrindularik parte hartu zuten: Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak, Maialen Sanchok, Oxe Isazelaiak, Aratz Larrañagak eta Beñat Plazak. Nesken kategorian Dorletako hiru txirrindulariak izan ziren azkarrenak: Katixak eskuratu zuen lehen postua, Izarok bigarrena eta Maialenek hirugarrena. Mutilen kategorian Dorletako txirrindulariak ongi aritu ziren, lasterketa bizkorra izan zen arren tropel buruko multzoan ibili ziren baina ezin izan zuten bukaerako sprinta lehiatu.


Zorionak txirrindulari guztiei, hurrengo lasterketa hiru aste barru Antzuolan izango dute.