Dorletako Ama TXE-ko txirrindulariek emaitza bikainak lortu dituzte

0
486

Beheko testua eta argazkiak: Dorletako Ama Txe.

Larunbat arratsaldean Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek Oñatin ospatutako lasterketetan emaitza onak lortu zituzten. Lasterketa aurretik botatako euri zaparradak ibilbidea arriskutsu utzi zuen arren ez zen eroriko larririk gertatu.

Dorletako Ama Txe-ko gaztetxoenek 2 bira eman zizkioten herri barneko ibilbideari. Lasterketan Maddi Agirretxek, Ekain Garrok, Oihan Fernandezek, Markel Fernandezek, Manex Roak, Aiert Zurutuzak eta Markel Errastik parte hartu zuten. Txukun aritu ziren txirrindulari guztiak.

Alebin mailan Nile Agirretxek eta Aratz Aranak parte hartu zuten eta biek lortu zuten podiumera igotzea. Bi txirrindulariak denbora guztian lasterketa buruan ibili ondoren, nesken mailan Nilek lehen postua eskuratu zuen. Mutilen mailan berriz, Aratz bigarren helmugaratu zen.

Azkenik, infantil mailan zortzi txirrindularik parte hartu zuten: Izaro Ezpeletak, Ainhoa Plazak, Aimar Etxanizek, Oxel Isazelaiak, Oxel Kortabarriak, Aratz Larrañagak, Unai Oyonek eta Markel Diazek. Mutilen mailan, amaierako sprintean Markel Diaz gailendu zen eta Aratz Aranak hirugarren postua eskuratu zuen. Nesken mailan berriz, Ainhoa Plazak lehen postuan bakarrik helmugaratzea lortu zuen eta Izaro Ezpeletak bigarren postua eskuratu zuen.

Zorionak txirrindulari guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen