Dorletako Ama taldeko txirrindulariek Ormaiztegiko ziklo-krosean ekin diote denboraldi berriari

0
1152

Dorletako Ama txirrindulari taldeko neska-mutikoek denboraldi berriari ekin diote asteburuan, Ormaiztegin jokatutako ziklo-kros hastapen proban. Larunbat arratsaldeko hitzorduak 150 txirrindulari inguru bildu zituen, eta eguraldiak lagunduta, parte-hartzaileek ederki gozatu zuten bizikleta gainean.

Denboraldiaren hasieran eta neguko hilabeteetan, ziklo-kroseko eta BTTko hastapen probak izango dira protagonista. Martxotik aurrera, berriz, errepideko lasterketen txanda iritsiko da.

Dorletako Ama taldeko gaztetxoek azaroaren 14an izango dute hurrengo hitzordua, Seguran egingo den BTT hastapen proban.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen