Argazkiak eta testua: Dorletako Ama TXE.
Larunbatean Azkoitian, igandean berriz Amurrioko El Refor kirolgunean izan zuten hitzordua gure txirrindulariek. Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoko mordoxka bat txirrindulari batu ziren. Bertaratu ziren Nile Agirretxek, Markel Diaz-ek eta Oxel Kortabarriak gozatu ederra hartu zuten. Eguraldi paregabea eta ibilbidea mendiko bizikletarekin benetan gozatzeko modukoa.

Larunbat honetan berriz errepideko bizikletara bueltatu eta Arroiaben, Araban izango den Euskadiko txapelketan hartuko dute parte gure txirrindulariek. Zorte on guztioi!




