Gaur Arrasaten izan dira harrobiko taldeen lasterketak, eta Dorletako Ama antolaketa lanetan aritu da. Markuleten ere JMAko neskak eta mutilak gogor egin dute lan.

Markuleteko industrialdeak gaur arratsaldean hartu ditu, eta txirrindulari talde, senide eta boluntario ugari elkartu dira. Saria lortu edo ez, txirrindulariak gogor jardun dute zirkuituari biraka.

Dorletako Amakoekin batera, Aloña Mendi-Bizipoz taldekoek, Lokatza-Bolintxokoek eta beste taldeetakoek ere gogoak jarri dituzte. Antolatzaileek ere lan ugari egin dituzte. Zorionak guztiei eta segi gogor!

