Donosti tabernan lapurtzen saiatu dira segurtasun kristala apurtuz

0
1516
apurketak

“Goizaldeko 4:30ean kolpe handiak entzun nituen – azaldu digu tabernako arduradunak – eta laster batean tabernarantz joan nintzen”.

Argazkia: Herritar bat

Larunbat eta igande arteko goizaldean, 4:30ak aldera, lapurrak Santa Marina kaleko Donostia tabernari osten saiatu ziren.

Ateak segurtasunezko kristal bikoitza dauka, eta kaleko objekturen bat erabiliz, kristala apurtzen ahalegindu ziren.

“Kolpe handiak entzun nituen etxetik – azaldu digu Donosti tabernako langileak – eta laster batean tabernarantz joan nintzen. Ez nituen gutxigatik harrapatu”.

“Ordurako, baina, ez zeuden taberna parean, ihes eginak ziren. Badirudi kristala apurtu ostean euren estrategia dela bertatik hanka egite, eta ondoren, polizia bertaratuko ez balitz, lokalera sartu eta ostea”.

“Lapurretarik ez zuten egin, baina atea konpontzeak kostua dauka” adierazi digu tabernako arduradunak. “Lehen aldia da holako gertakari bat jasaten dugula, baina ahaleginduko gara lehena eta azkena izatea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen