Donde Yon: “Ogia, janari prestatua, konfiteria,… ere eskaintzen ditugu”

0
1828

(Publierreportaia) Erdiko kaleko denda honetan, ohiko prentsaz gain, 125 denbora-pasa argitalpen ezberdin eskaintzen ditu, edariak, online erositako produktuak jasotzeko paketeria, liburuak, kromoak,… Yonek 40 urte baino gehiago daramatza tokiko merkataritzan.

Ibai-Arte elkarteko denda honetan eskaintza oso zabala daukate, pentsa daitekeena baino gehiago, Yonek berak azaldu digun bezala:

“Artisau-ogia eskaintzen dugu, Aretxabaletako okindegian egina. Ogi hau egunero oratzen eta laberatzen da, eta ez da izoztutakoa. Arabako irin ekologikoarekin egina da”.

Gainera, aurrez prestatutako janari eskaintza zabala dauka, “Lekeitioko Elikatun egina, hain zuzen, hemengo produktuekin eginak eta trazabilitatea dutenak. Behar bezala kontserbatzeko hutsean ontziratuta eta pasteurizaturik daude”.

“Ondorioz hozkailuan 3 hilabetez kontserba daitezke, baina betiere izoztu barik. Elikaiak prestatzea oso erraza da: ontzia irakiten dagoen uran sartzen da, 15 minutu uzten da bertan, eta jateko prest dago, gozatzeko prest!”. Lehen platerak, bigarren platerak eta postreak erosgai daude:

  • Arrain-zopa
  • Menestra
  • Alkatxofak
  • Berdura-lasagna
  • Lasagna bolognesa erara
  • Paella
  • Babarrunak
  • Txipiroiak tintan
  • Bakailaoa
  • Piper beteak
  • Haragi-masailak
  • Haragi-bolak
  • Tripakiak eta muturrak
  • Buztana
  • Oilaskoa txilindron erara
  • Urdaiazpiko, tigre, mihi eta oilasko kroketak
  • Arroz-esnea
  • Tartak

Aipatzekoak dira “arrainak Ondarroan eta Bermeon porturatutakoak direla, piperrak Gernikakoak, eta haragi ekologikoa Aramaiokoa nahiz Elorriokoa”.

Bertan ere txerrikia erosgai dago, “Extremadurako Higuera de la Serenako ‘El regalao’ markakoa, erabat ekologikoa, Aretxabaletako ‘Hanka beltz’ dendaren bitartez. Primerako generoa dauka”. Edariei dagokienez:

  • Ardoa
  • Garagardoak
  • Ura
  • Zukuak

Baita gatza, irina, ogi txikitua, olioa, zelaiko arrautz ekologikoak,… ere, “azken finean supermerkatu txiki bat bezalakoa da hau”. Donde Yon-en ere konfitegia eskaintzen da:

  • Ohiko garanbeluak (El Caserío, Santiaguitos, sugusak, Solanos, mentazkoak,…)
  • Gominolak
  • Zara erregalizak
  • Ricola
  • Bestelako gozoki ugari

“Zigarrola eta San Andresko jaietako gozoki poltsak guri enkargatu ohi dizkigute, adibidez 50 edota 100 poltsa, eta pezio ezberdinak izaten ditugu aukeran”.

Denbora-pasa eskaintza zabala eskaitzen du: 125 denbora-pasa argitalpen ezberdin. “Asko saltzen ditugu, prentsatik salduena da. Sudokuak, letra-sopa, autodefinituak, japoniarrak,… denetarik”.

Paperezko egunkariak, aldizkariak,… “oraindik asko saltzen dira, nahiz eta zoritxar-igarleei ez gustatu. Egia da lehen gehiago saltzen zirela baina oraindik funtzionatzen digu guri behintzat”.

Adin ezberdinentzako liburuak ere erosgai daude bertan, “biblioteka txiki bat bezalakoa da, poltsikora egokituta. Gainera, enkarguak egiten ditugu, hau da, herritarra eskatzen badigu liburu bat, gu liburu-banatzaileekin hitz egiten dugu eta herritarrari normalean liburua lortzen diogu”.

Era berean, Arrasateko liburu egile txikiek, “argitalatxe handiekin kontraturik ez dutenak, euren liburuak salgai jartzeko toki bat behar dute, eta hori eskatu ohi digute. Adibidez, BAZeko langile Ane Odriozolak liburu pilo bat saldu zituen hemen”.

Bildumetako kromoak ere “asko saltzen dizkiegu haurrei eta heldu askorik ere. Futbola erregea da baina manga, komikiak,… ere saltzen ditugu”.

Online erosketen paketeak jasotzeko lekua dute herritarrek, hemen, Donde Yon-en. Baita herritarrek itzuli nahi dituzten paketeen itzulketa ere. Horretarako, UPS eta Celeritas-ekin lanean ari gara, baita aurki beste enpresa batekin ere”.

Yonek 40 urte daramatza tokiko merkataritzan lanean: “Portaloian hasi ginen, denda estu batean, hasieran prentsa soilik saltzen eta ondoren baita ogia ere. Lokal honetan, Erdiko Kalekoan dagoeneko 16 urte inguru daramatzagu”.

Azpimarratzekoa da Donde Yon-ek Harreman elkarteari, ikusmen urriko Begisare elkarteari,… laguntzen diegu”. Oro har, “laguntza eskatzen diguten guztiak laguntzen ditugu”.

Ildo honetan, “gure denda irisgarritasunera egokituta dago. Adibidez gurpildun aulkiko erabiltzaileak eroso mugitzen dira hemen, ez diete inor lagundu behar. Baita haurren gurditxoak ere. Gainera, mostradorean buletak uzteko egokituta dago”. Beraz, badakizue Donde Yon zabalik eta eskaintza zabalarekin duzue, Erdiko kaleko 9an.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen