Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan iaz baino 4 establezimendu gehiago parte hartzen dabiltza. 32 erakusleihoetan LED poltsatxo bana [goiko argazkian] dago. Era berean, Gabonetako Leiho eta Balkoien Txapelketan martxan dago.
Argazkia: Udala.
Parte hartuko duten eskaparateetan LED poltsatxo bat jarri da eta bertatik eman daiteke botoa QR baten bitartez. Baita www.arrasate.eus webgunean ere.
Sariek gorakada nabarmena izan dute: 1. saria: 1.000 euro, 2. saria: 700 euro, 3. saria: 600 euro, 4. saria: 500 euro, herritarren saria: 500 euro, eta haur eta gazteentzako saria: 500 euro. Bozka ematen dutenentzako ere sari potoloak daude.
Udalak, herriko saltokietan erosketak sustatzeko helburuz, 2022ko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa martxan jarria du
Guztira 32 establezimenduk parte hartzen dute bertan, iaz baino 4 gehiago. Gehienak erdialdean daude, baita ondoko tokietan ere: Euskal Herria plaza inguruan, Maiatzaren 1 plazan eta San Andresen oro har.
Parte hartzen duten erakusleihoetan LED poltsatxo bana jarri da, eta bertatik eman daiteke botoa QR baten bitartez. Baita www.arrasate.eus web orrialdean ere.
Proiektu hau Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ikasle batzuekin elkarlanean egin da. Greenflash enpresak (MU) jarri ditu poltsatxoak eskaparateetan. Webgunean mapa bat dago eskaparateen kokapena ikusteko eta ibilbidea antolatzeko.
Herritarrek botoa emateko epea zabalik dago: abenduaren 12tik 18ra. Sari banaketa abenduaren 21ean izango da arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Ibai-Arteko ordezkariek, diseinuan aditua den pertsona batek eta udal-ordezkari batzuek osatuko dute epaimahaia. Sariek gorakada nabarmena izan dute, baita bozketan parte hartzen duten herritarrei emandako sariek ere:
Epaimahaiaren sariak:
- saria: 1.000 euro
- saria: 700 euro
- saria: 600 euro
- saria: 500 euro
Herritarren sariak:
- Herritarren saria: 500 euro
- Haur eta gazteentzako saria: 500 euro
Herritarren saria ematen dutenen artean 120 euroko bost bonu zozketatuko dira, eta haur eta gazteentzako saria ematen dutenen artean 50 euroko bost bonu, Arrasateko edozein saltokitan gastatzeko.
2019an, 1.415 pertsonak bozkatu zuten webgunearen bidez, 1.851k 2020an eta 1.683k 2021ean. Erakusleihoak urtarrilaren 6ra egongo dira instalatuta.
Era berean, Gabonetako Leiho eta Balkoien II. Lehiaketari dagokionez, izena emateko epea igande honetan bukatuko da. Gura duten herritarrek udal-webgunearen bidez bozkatuko dute saria, abenduaren 19tik 25era.
Irabazleak 350 euroko saria jasoko du Arrasateko edozein saltokitan kontsumitzeko eta bozketan parte hartuko dutenen artean 120 euroko bonu bat zozketatuko da herriko merkataritzan gastatzeko. Iaz 8 etxebizitzak hartu zuten parte.