Dolumina eta poztasuna azaltzen ari da Aberri Eguna, ikur ugarirekin

0
3386

Nazioaren egunak gogoan izan ditu koronabirusarekin hildako pertsonak, eta ‘Ikusi mendizaleak’ abestu ditu, ikurrin ugari balkoian direla.

Ondorengo bi argazkiak: Herritar bi.

Arrasatear ugarik euskal sinboloak (ikurrina, nafar ikurrina, presoen eskubideen aldeko banderola, kataluniarra,…) jarri dituzte balkoietan edota leihoetan. Azken urteetan baino gehiago.

Eguerdi partean minutu bateko isilunea egin da, covid-19arekin hildako pertsonak gogoan. Ondoren, ‘Txoria txori’ eta ‘Ikusi mendizaleak’ abestu dira.

Uarkapen esaterako Arrasateko gaitari batek eskaini ditu bi piezak, bizilagun ugariren txaloak jasoz. Zorionak euskal nazioa zuena sentitzen duzuen lagun guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen