Testua eta argazkiak: Ezker Anitza-IU.
[Goiko argazkia: Uarkapen 2001eko maiatzean, Anguita orduko Arrasateko IUko hiru militanterekin. Ezkerretik hasita: Marino Yuste, Angel Tijero, Julio Anguita eta Angel Tricio]
Ezker Anitza-IU Debagoienak bere doluminak adierazten ditu, Julio Anguitaren heriotzaren ostean, larunbat goizaldean ingresatua izan ostean, bihotz-birikien gelditzea sufrituta. Eskualdeko gure batzarretik doluminarekin bat egiten dugu, gure doluminak eta gure maitasun osoa helarazten dizkiegu senideei eta gertuko lagunei.
Bere heriotzaren ondorioz, ezkerreko paregabeko erreferente bat joan zaigu; pertsona koherente eta oso bat; maisu bat, borrokalari bat. Guretzat kide bat joan zaigu, kamarada bat.
Gogoan ditugu maitasunez Arrasatera egin zituen bi bisitak, hautekunde-kanpainetan parte hartzeko: lehenbizikoa 1995eko maiatzean izan zen ‘Ideal zinema’n, eta azkenena 2001eko maiatzaren 13ko hauteskundeen kanpainako ekitaldia.
Julio alderdi honen koordinatzaile orokorra izan zen 1989tik 2000. urtera, PCEko idazkari orokorra izateaz gain. Herriaren zati handi batek oraindik ezin hobeto gogoratzen du bere lehenengo etapa, Kordobako alkate eta andaluziar Parlamentuko diputatu bezala, baita ere urte batzuk geroago Kongresuko tribunatik edo eskainutik gauzak argi eta garbi adierazten.
Izquierda Unidako sortzaile gisa, ezker eraldatzailearen batasunaren defendatzaile irmo jardun zuen, betiere hitzarmen programatikoetan oinarrituta, langile klasearen bizitza hobetzeko. Irmotasun eta autoritate horiekin kritikatu egin zituen eliteen ustelkeria eta, berak ohartarazi zuen bezala, gure herrialdearen subirautza eta demokrazia hustuko zituzten ekintza politiko guztiak.

Bere osasuna eta bihotza ahultzen joan ziren apurka-apurka, eta hori izan zen lehen lerrotik urrundu zuen arrazoi posible bakarra, baina inoiz ez zuen Politika utzi, letra larriz, berak hala ulertzen baitzuen.
Bere maisu lanera itzuli zen denbora batez, eta uko egin zien mespretxuz balizko pribilejio guztiei. Ordurako entzuten ziren ‘ate biratzaileen’ zaratak, eta ate horiek hainbeste maite izan dituztenek Julio kritikatu zuten.
Gaur, maiatzaren 16an, politikako erraldoi bat joan da. Langile klasearen eta honek behar duen batasunaren defendatzaile bat. Julio gizon erostezina izan zen, sistema ustel batean printzipioak arma boteretsuenetako gisa baliatu zituena, pertsona guztien zerbitzura.
Borrokan jarraitzen dugu, lagun, Julio kamarada.
Lurrak gozo har zaitzala.