Doluaren inguruko hitzaldia eskainiko du San Felipe Elkarlaguntzak

0
275

San Felipe Elkarlaguntzak ‘Gabonak etxean norbait falta denean’ hitzaldia antolatu du aurten ere. Hitzaldia astelehenean, abenduak 12, arratsaldeko 18:00etan izango da Kulturateko areto nagusian.

Hizlariak Maite Urzain eta Fernando Ipiña izango dira. Solasaldian Marina Estevezen testigantza ezagutzeko aukera ere egongo da. Hitzaldian, maite dugun pertsona baten galerari aurre egiteko jarraibideak partekatuko dituzte, familiarentzat, gurasoentzat eta gertukoentzat Gabonetan eta esanguratsuak diren beste egun berezi batzuetan eta bakoitzak bizi duen galera- eta dolu-unera egokitzeko ikuspegia eskainiko dute.

Hitzaldiarekin batera musika eta dantza izango dira. Musika Mario Fernandino saxofoi jotzaileak eta Marta Izagirre pianistak eskainiko dute. Agurtzane Altuna eta Nerea Elorza izango dira dantzariak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen