Doluaren inguruko hitzaldia eskainiko du San Felipe Elkarlaguntzak

0
269

San Felipe Elkarlaguntzak eta AmaiDoluak antolatuta, abenduaren 12an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Kulturateko areto nagusian ‘Gabonak etxean norbait falta denean’ hitzaldiaren zazpigarren edizioa izango da. Hizlariak Fernando Ipiña eta Maite Urzain izango dira eta amaieran Olatz Musika Akademiak errezital txiki bat egingo du.

“Hitzaldi honetan maite ditugun pertsonak hiltzen direnean, Gabonak eta esanguratsuak diren beste data batzuei aurre egiteko jarraibide osasungarriak konpartituko ditugu. Zure burua kokatzen lagunduko zaitugu, gure arteko babesa sortuz.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen