Ikasle gazteak “ilusioarekin, antzerki munduaren xarma ezagutzeko prest ageri dira”. Ikasketen arduradun gisa Maider Alzelai eta Vene Herrerok dihardute.
Testua eta argazkia: DAT.
Biak ala biak dira ikasgaien nondik norakoa diseinatu dutenak, eta beraiei dagokie erantzukizuna ikasleria aurrera joan dadin.
Honakoak dira ikastaroaren helburu nagusiak:
- Antzezlan baten prestaketa ezagutzea jolasaren bitartez.
- Ahozkoaren zein gorputzaren adierazpena lantzea.
- Sormena eta pertsonaren alderdi artistikoa lantzea.
- Talde lana sustatzea, elkarrekin proiektu txikiak sortuaz.
- Norbere burua hobeto ezagutzea eta prozesu hori disfrutatzea.
- Antzerkia euskaraz egitea.
Adin tarte desberdinak bereiztu dira, 8-11 artekoak eta 12-15 artekoak. Ikasle kopuruari dagokionez, bosteko taldeak dira, segurtasuna eta ikastorduen aprobetxamendua bermatu ahal izateko.