Dokeko ikasleek antzezlan berri bat eskaini dute

0
392

Doke Antzerki Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldiak eskaintzen jarraitzen dute. Gaur goizean Hamar Bihurri Antzerki Taldearen txanda izan da. 8 eta 11 urte bitarteko ikasleek osatutako taldeak ‘Barrerik egiten ez zekien printzesa’ ipuin klasikoa eskaini du. Emanaldia Doke Antzerki Taldearen egoitzan izan da Kulturolan.

Hurrengo antzezlanak

Ekainaren 8an, 11 eta 13 urte bitarteko ikasleek ‘Goxokilandia’ antzezlana eskainiko dute Amaia Udal Antzokian arratsaldeko 17:30ean. Ondoren, 16 eta 18 urte bitarteko ikasleek ‘Zenbat negar eta zenbat min’ antzezlana eskainiko dute. Emanaldia 18:30ean hasiko da. Gainera, azken ikasle talde honek Donostiako Gazteen Antzerki Topaketan parte hartuko du ekainaren 15ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen