Doke Txapelketa ostiralean jokatuko da, aurten berdela gozagai

0
625

Argazkiak: MB artxiboa.

SUDC elkarte antolatzaileak gonbidapenak luzatu dizkie Arrasateko elkarte gastronomikoei txapelketan parte har dezaten.

Lehiaketa, ohitura denez, ostiral honetan jokatuko da, goizeko 10:00-10:15ean hasita eta Kondekua zelaian.

Elkarteen arteko txapelketako irabazleak Udalaren aurka jokatuko du, eta bertan erabakiko da zeinek ordainduko dituen ondorengo berdela eta ardoa.

Izan ere, SUDCek iragarri du aurten “sardinen ordez, berdelak prestatuko ditugula”, eta edatekorik ere ez da faltako ospakizunean.

SUDCek baieztatu du “euria egingo badu, txapelketa jokatu egingo dela leku eta ordu berean”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen