Lehiaketa goizeko 10:00ak aldera hasiko da Kondekua zelaian, eta hainbat elkarte gastronomiko ariko dira nor baino nor gehiago. Lehia horretako irabazleak ostean Udalaren aurka jokatuko du, eta galtzaileak ondorengo sardinak, ogia eta ardoa ordaindu beharko ditu.




