Ziar-olak dokeko 2 lehiak irabazi ditu, emakume batek podiuma lortu du

1
2688

Zortzi elkarte gastronomikok parte hartu dute Kondekuako txapelketan, eta azpimarratzekoa da bi emakumek parte hartzean, euren arteko lehia izatea tokatu dela. Txapeldunordea Alkartu elkartea izan da, eta Leze-txiki elkarteko emakume batek ere podiuma lortu du. Berdelak eta ardoak giroa are hobetu dute.

Azken argazkia: Udal-Gobernua.

SUDC elkarteak 25 elkarte gastronomiko gonbidatu izan ditu Kondekuako txapelketara, baina tamalez 8k bakarrik eman dute izena.

SUDC elkarteko lehendakariak adierazi du “penagarria dela 25 elkartetik soilik 8 etortzea. Iaz 11-12 izan ziren, eta aurten are gutxiago”.

“Ulertzen dugu ez direla fetxa onak, baina posible da elkarte bakoitzak bi lagun aukeratzea. Aukeraketa egitea delegatuei dagokie”.

“Doke Txapelketan ez du garrantzirik irabazteak edo galtzeak, garrantzitsuena da ohitura hau bizirik mantentzea”. Horretan 8 elkarte ari dira aurten:

  • Torrepe
  • Ziar-ola
  • Udalpe
  • Santa Marina
  • Leze-txiki
  • Amaika Gazte
  • Alkartu
  • San Isidro

Aurtengo edizioko gauza positiboenetako bat izan da bi emakumeren arteko lehia izan dela, umore onean jokatua.

“Nik txapelketan urte ugari daramatzat eta ez dut horrelakorik inoiz ikusi” baloratu positiboki du SUDCeko lehendakariak, Juan Luis Arkauzek.

Elkarteen arteko txapelketako finala Ziar-olak Alkarturi irabazi dio, eta 3. eta 4. postua argitzeko lehian, Santa Marinak Leze-txikiri irabazi dio.

Beraz, Musakolako elkarteak ondoren Udalaren aurka jokatu du. Udal-ordezkari bezala parte hartu dute Gladys Fernandez Urizar eta Andoni Arratibel Garciak.

Ziar-olak lehia hau ere irabazi du, eta ondorioz Udalari egokitu zaio parrilladako berdelaren, ardoaren eta garaikurren kostua ordaintzea.

Ildo honetan, herritar ugari bertaratu dira SUDCeko lagunek bertan prestaturiko eta zerbitzatutako berdela dastatzera, eta ardoa eztarriratzera.

Podiumean Ziar-Olako Antxon Bedia eta Eduardo Celemin ‘Txelis’entzat izan dira txapela eta plaka. Aurten emakume batek podiuma lortu du, hain zuzen, Garagartzako Leze-txiki elkarteko Aitziber Zumalde Pagoagak, zorionak guztiei!

Iruzkin 1

  1. Zergaitik ez dute aurreratzen edo atzeratzen aste bat. Azken zapatu aste Santi baino lehen. Horrela seguru elkarte gehiago joango direla. 2024 an gaude.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen