Doke taldeko udalekuak uztailean hasiko dira

0
770

Doke Antzerki taldeak antzerki udalekuak martxan jarriko ditu uztailerako, ‘Jolastu, Sortu, Antzerztu!’ lelopean. Udalekuak bi zatitan banatuko dira. Lehenengo astea, uztailaren 4tik 8ra, 8 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzenduta egongo da, eta bigarren astea, uztailaren 11tik 15era, 12 eta 15 urte bitarteko neska-mutilentzat. Parte hartu nahi dutenek dokeikastaroak@gmail.com helbide elektronikoan edo 665118572 telefonoan eman beharko dute izena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen