Doke antzerki taldeak oraingoz klaseak ezin dituela eman argitu du

0
234

Arrasateko Doke antzerki taldeak herritarren zalantzak argitzeko helburuarekin mezua zabaldu nahi izan die arrasatearrei. Izan ere, askok antzerki taldeko eskolak noiz zabalduko ote zuen inguruan galdetu izan dute azkenengo egunetan. Hau da antzerki taldetik plazaratu dutena: “Doke Antzerki Taldeak, gauden egoeran egonda, maiatzetik aurrera iragarrita eta eratuta zituen bere Antzerki Eskolaren ikastaroak bertan behera uztea erabaki du. Oraingoz ezin da zehaztu noiz izango diren. Ikastaroetan parte hartzeko interesa azaldu zutenek eta, oro har, antzerki zale guztiek garaiz jasoko dute irekieraren gaineko informazioa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen